OHIKO GALDERAK

Zer eskuratu dezaket nire Kutxabank opari-kodearekin?

Zure kodeak pertsona batentzako esperientzia bat erabat doan eskuratzeko aukera emango dizu (FREE Esperientzia), edo bestela, deskontu bat 2x1 formatuan (PREMIUM Esperientzia). PREMIUM Esperientzien kasuan:

  • Landa eta Hiri-hotelak: 2x1 gau kopuruan.
  • Jatetxeak: 2x1 hasierakoan eta plater nagusian; balio handiena duena abonatuko da.
  • Spak: 2x1 spa zirkuituetan edota ongizate-tratamenduetan.

12 digituko kode bakoitza behin besterik ezin da erabili.

Kanpaina honetan pertsona bakoitzak behin soilik parte hartu dezake. Hau da, sustapenak dirauen bitartean, opari-kode bakarra baliatu dezake, betiere esperientzia edo zentro berarekin lotuta bada.

Argitaratutako esperientziek hainbat erabilera-baldintza edo mugapen zehatz izan ditzakete, aurretik www.zorionakzurikutxabank.es/Kontaktua webgunean kontsultatu beharko dituzunak, atxikitako zentro bakoitzaren fitxaren barruan.

Opariaz gozatzeko aukeratutako zentrora egiten den bidaiaren gastuak, edo sustapenean jasota ez dagoen beste edozein gastu gehigarri, erabiltzailearen esku geratuko dira, zentroetako ordainketa-arauen eta tarifen arabera.

Non ikusi ditzaket nire Kutxabank opari-kodearekin eskuragarri ditudan zentroak?

Zure Kutxabank opari-kodearekin zer egin eta non erabili jakin nahi baduzu, www.zorionakzurikutxabank.es/Kontaktua webgunera jo eta zure kodearen 12 karaktereak sartu besterik ez duzu egin behar. Bilatzailearen bidez, esperientzia guztiak ezagutu ahal izango dituzu, probintziaren edota esperientzia motaren arabera antolatuta.

Bertan kontsultatu ahal izango dituzu atxikitako esperientzia guztiak eta horietako bakoitzean zure Kutxabank opari-kodea erabiltzeko baldintzak zeintzuk diren. Zure erreserba egiteko beharrezkoa den informazio guztia ere bistaratuko duzu, eta horrela, sustapena baliatu ahal izango duzu.

Egiaztatu ezazu aldez aurretik aukeratutako zentroaren erabilera-baldintzak zeintzuk diren. Webgune horretako zentroaren fitxan agertuko dira beti.

Webgunean ez dagoen saltoki bat aukeratu dezaket?

Ez, zure Kutxabank opari-kodeak argitaratuta dauden esperientzietarako besterik ez du balio. Esperientziak lurralde nazional osoan daude eskuragai, eta gaien eskaintza zabala dago probintzia guztietan.

Esperientzien zerrendan aldaketak egon ahal izango dira sustapenak dirauen epean.

Aldez aurretiko erreserba egin behar da?

Bai, zure opari-kodea erabili ahal izateko, aldez aurretik aukeratutako zentroan egin behar duzu erreserba, eta Kutxabankeko sustapenaren erabiltzailea zarela adierazi. Zuzenean egin behar duzu erreserba zentroan, bakoitzaren fitxan argitaraturiko xehetasunetan jasota dauden jarraibideak aintzat hartuta.

Erreserba egiteko uneko zentroaren erabilgarritasunak eta betetze-mailak baldintzatu dezake sustapenaren erabilera. Zentroarekin erreserba baieztatu ondoren, kupoia sortu eta inprimatzeko webgune honetako eskaera-orria bete beharko duzu, kupoia ezinbestekoa baita erreserbaren balioa bermatzeko.

Erreserba egin eta kupoia sortu ondoren ezingo da aldaketa edo ezeztapenik egin.

Edozein probintziatan egin dezaket erreserba?

Bai, noski. Kutxabanken opari-kodea ez dago zure probintziara mugatuta, eta gure zirkuituaren barruko edozein esperientziatan erabili ahal izango duzu.

Zer aurkeztu behar dut erreserbaren egunean?

Erreserbaren egunean, aldez aurretik zentroarekin erreserba baieztatu zenuen unean bete eta inprimatutako kupoia aurkeztu behar duzu, zure NANarekin batera. Derrigor aurkeztu beharko dituzu kupoia eta NANa, bestela zentroak sustapena ez aplikatzeko eskubidea izango du.

Garrantzitsua da gogoan izatea kupoiak norberarenak eta besterenezinak direla, eta kupoian adierazitako pertsonak besterik ezingo dituela erabili.

Kupoiak ezingo du hondatuta egon. Kupoia lapurtu edo galdu edo epez kanpo erabiltzen baduzu, ez du baliorik izango, eta erabiltzaileak ez du ordainik jasotzeko eskubiderik izango.

Kupoia aurkezten ez baduzu, ezingo duzu doako esperientziaz (FREE) edo 2x1 deskontuaz (2x1) gozatu. Hala ere, aurrera jarraitu eta esperientziaz gozatu nahi izango bazenu, erreserbaturiko zerbitzu edo jarduera horren ohiko tarifa fakturatzeko eskubidea izango du zentro laguntzaileak.

┬┐Zein da nire Kutxabank opari-kodearen balio-data?

Zure opari-kodearen balio-epea eman dizuten sustapen-osagaian agertzen da. Kontuan hartu balio-epe hori erreserba egiteko unean, balioa agortu aurretik erabili behar baita kupoia.

Kutxabank opari-kode bat baino gehiago erabili dezaket aldi berean erreserba berean?

Ez. Kutxabank opari-kode bat baino gehiago baduzu, esperientzia gehiago eskuratu ahal izango dituzu, baina NAN bakoitzeko aukeratutako esperientziaren erreserba bakarra egin ahal izango duzu.

Kutxabank opari-kodeak ezin dira bata bestearekin metatu, eta erreserba batean kode bakar bat aurkeztu ahal izango duzu; hortaz, daukazun Kutxabank opari-kode bakoitzeko erreserba bat egin eta kupoi bat inprimatu beharko duzu.

Zenbait zentrotako erabilera-baldintzetan, talde bakoitzeko kupoi bat edo bi soilik erabiltzeko mugapena agertu daiteke. Hortaz, erreserba egin aurretik, saltegi bakoitzaren fitxa kontsultatu behar duzu.

Kontuan hartu sustapen honetako kupoiak ezin direla bata bestearekin metatu, ez eta beste sustapenekin edo aukeratutako saltokiak izan ditzakeen prezio bereziekin ere.

2x1 esperientzietan, Hotelen arloan, gau bat ordaindu behar badut, gerta liteke nik neuk astebururako eskaintzetan aurkitu ahal dudan prezioa baino gehiago ordaintzea?

Sustapen hau gabe zuk zeuk zuzenean saltokiarekin erreserba egingo bazenu ordaindu beharreko prezio berbera da.

Hotelen kasuan, egun horretarako gelaren prezioa izango da; jatetxeen kasuan, kartan agertzen den plateren prezioa eta spa zirkuituen kasuan, aukeratutako tratamendurako tarifa ofiziala. Kontuan hartu behar duzun bakarra zera da, sustapen hau ezin dela saltokiaren beste sustapenekin metatu.

Hoteletako egonaldietako 2x1 esperientzietan, zer gertatzen da gau bakarra erabili nahi badut eta ez biak?

2x1 esperientziak aukeratzen badituzu, sustapena 2x1ekoa da; hortaz, bakarra ordaindu arren, bi gaueko egonaldirako balio du. Gau bakarreko erreserba egiten baduzu, zure Kutxabank opari-kodearekin eskuragai duzun deskontuak ez du baliorik izango.

Gogoan izan zure egonaldian egiten duzun edozein gastu gehigarri (bazkariak, afariak, etab.) hotelean bertan ordaindu beharko duzula.

2x1 esperientzietan, jatetxeetan hasierako bat eta bi plater nagusi eskatu ditzaket? Gutxieneko bat kontsumitu behar dut?

Sustapena ez bada menu bat, deskontua bi plateri aplikatuko zaie, bai hasierakoei zein nagusiei. Hortaz, deskontua aplikatu ahal izateko, bi hasierako eta bi plater nagusi eskatu behar dira beti.

Ez da gutxieneko bat kontsumitu behar, eta sustapenaren barruan dauden platerak soilik eskatu daitezke. Egiten den edozein kontsumo gehigarri jatetxearen tarifaren arabera ordainduko da.

Baldintza Orokorrei buruzko informazio gehiago behar izatekotan, kontsultatu Terminoak eta Baldintzak.