Terminoak eta Baldintzak

  1. Kutxabank Zorionak Zuri opari-kodea daukan sustapen-osagai baten bezero hartzaileek besterik ezin dute eskaintza hau baliatu.
  2. Zorionak Zuri Kutxabank sustapen-osagai bakoitzak 12 karaktereko kode bat dauka. Kode bakoitzarekin, kode horren titularrak doako esperientzia bat eskuratzeko eskubidea izango du, saltoki bakoitzak webgune honetan indarrean eta zehaztuta agertzen diren zerbitzuetako edozeinetan ezarritako baldintzen arabera.
  3. Erabiltzaileak kontsumitzen duen beste edozein zerbitzu gehigarri hark zuzenean abonatu beharko du, zentro bakoitzaren tarifa eta ohiko arauen arabera.
  4. Zentroak daukan erabilgarritasunaren mende egongo dira erreserbak, eta webgune honetan agertzen den saltoki bakoitzaren fitxan zehaztutako baldintzak ezarriko zaizkie.
  5. Webgunean agertzen diren argazkiek ez dute kontratu-baliorik. Kopiak egitea debekatuta dago.
  6. Bezeroentzako arreta-zentroa 902 551 885 telefonoan egongo da erabilgarri, astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara, jaiegun nazionaletan eta Madrileko jaiegunetan izan ezik.
  7. Erreserba bat egiteko, zuzenean zentroarekin egin beharko da, eta Kutxabank Zorionak Zuri sustapenaren barrukoa dela aipatu beharko da, sustapenaz baliatu ahal izateko.
  8. Onuraduna saltokira iristen denean, inprimaturiko kupoia eta Kutxabanken Zorionak Zuri sustapenaren bidezko erreserbaren onuradunaren NANa eskatu beharko ditu zentroak.
  9. Kutxabank Zorionak Zuri opari-kodea behin soilik erabiltzeko balio du, eta bezeroak inprimaturiko kupoia eta bere NANa aurkeztu beharko ditu zerbitzua erabiltzera doan unean.
  10. Eskaintza hau ezingo da saltokiaren beste sustapen edo deskontuekin batera erabili, saltokiak berak onartzen duen kasuetan izan ezik.
  11. Ezeztatzeak: erreserba egin eta kupoia sortu ondoren ezingo da aldaketa edo ezeztapenik egin.
  12. Kupoia aurkezten ez bada, kontsumitzaileak ezingo du esperientziaz gozatu, eta hala ere, esperientzia gauzatu nahi izango balu, kontsumitzaileari erreserbaturiko zerbitzu edo jardueraren ohiko tarifa zuzenean fakturatzeko eskubidea izango luke zentro laguntzaileak.
  13. Erreserbak erabilgarritasunaren mende egongo dira, eta Chequemotivak ezin ditu leku eta data zehatz baterako egindako erreserbak bermatu. Bidenabar, ez da opari-kodearen balio-epearen azken hilabetean gertatu daitezkeen erabilgarritasun arazoen arduraduna izango.
  14. Opari-kodearen erantzukizuna eta zaintza haren edukitzaileari dagokio. Hortaz, erabiltzen ez bada edo lapurtu, galdu edo hondatzen bada, Chequemotivak ez du haren lekuan berri bat eman beharrik izango.
  15. Kutxabank Zorionak Zuri kodeak merkaturatu edo saltzeko erabili ezin diren sustapen-osagai bat dira.
  16. Kutxabank Zorionak Zuri kodeen erabilera okerra egiten bada, Chequemotivak ez du finantza-arloko edo bestelako erantzukizunik bere gain hartuko. Ez da zerbitzuak erabiltzen diren bitartean gertatu daitezkeen galera edo lesio pertsonalen arduraduna izango, eta titularrak aukeratutako saltokietan emandako zerbitzuaren kalitatea ere ez da bere ardurapekoa izango.
  17. Kutxabank Zorionak Zuri kodea erabiltzen denean, hemen jasotako Zehaztapen eta Baldintzak osorik eta berariaz onartzen dira.
  18. Kutxabank Zorionak Zuri opari-kodea ezin da berritu, eta ezin da harengatik dirurik itzuli, edo diruagatik trukatu.
  19. Espainian bizileku legala duen edozein pertsona fisikok eskuratu ahal izango du esperientzia.
  20. Zehaztapen eta Baldintza hauetara egokitzen ez diren erreklamazioak ez dira kontuan hartuko.
  21. Chequemotiva SL-k (Alcalá kalea, 106. 28009 Madril) kudeatu eta koordinaturiko sustapena da.
  22. ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZA hauek eta sustapen hau Espainiako legeen babespean daude eta Espainiako Gorteen eta, zehazki, Madrileko jurisdikzioaren barruan.