Zer da

Zer da?

Zure Zorionak Zuri Kutxabank opari-kodeak doako esperientzia eta sentsazio berriez beteriko mundura sartzeko atea irekiko dizu FREE atalean. Zuretzat aukeratu ditugun zenbait gairen artean hautatu ahal izango duzu: abentura, ongizatea eta aisialdia.

Edo nahiago baduzu, aukeratu PREMIUM esperientzietako bat; 2x1 formatuko deskontuak spa zirkuitu eta tratamenduetan, hoteletako egonaldietan, jatetxeetan eta abentura eta aisialdiko jardueretan.

Nola ikusi ditzaket eskuragai ditudan esperientziak?

Sartu 12 digituko zure Zorionak Zuri Kutxabank opari-kodea webgune honetan xede horretarako sortu den eremuan. Ondoren, “Sartu” botoia sakatu behar duzu. Aukeratu zein esperientzia mota nahi duzun: FREE edo PREMIUM. Azkenik, aukeratu gehien interesatzen zaizkizun probintzia eta gaia, eskuragarri dauden esperientzien zerrenda ikusteko.

Bertan, sustapenaren barruan dauden esperientzia guztiak ikusi ahal izango dituzu, baita establezimendu bakoitzean zure kodea erabiltzeko baldintzak zeintzuk diren ere. Zure erreserba egiteko beharrezkoa den informazio guztia ere bistaratuko duzu, eta horrela, sustapena baliatu ahal izango duzu.

Aldez aurretiko erreserba egin behar da?

Bai, zure opari-kodea erabili ahal izateko, aldez aurretik egin behar duzu erreserba aukeratutako zentroan, eta Kutxabank Zorionak Zuri sustapenaren erabiltzailea zarela adierazi. Establezimendu bakoitzaren fitxan aurkituko duzu erreserba egiteko telefono zenbakia.

Zer egin behar dut nire esperientzia eskuratzeko?

  1. Aukeratu

    Kontsultatu sustapenaren barruan dauden esperientziak, eta irakurri zentro bakoitzaren erabilera-baldintzak.

  2. Erreserbatu

    Aldez aurretiko erreserba egin behar duzu aukeratutako zentroan. Deitu zuzenean aukeratutako zentrora erreserba bideratzeko. Horretarako, zentroaren webguneko fitxan aurkituko duzun telefono-zenbakira deitu, eta Kutxabank Zorionak Zuri sustapenaren erabiltzailea zarela adierazi.

  3. Zure kupoia bete eta inprimatu

    Zentroak erreserba baieztatzen dizunean, zure kupoia deskargatu behar duzu. Aukeratutako zentroaren webguneko fitxan agertzen den «Erreserbatu» botoia sakatu, erreserba egiteko zentroak eskatzen dizkizun datuak eman, baieztatu eta zure kupoia inprimatu.

  4. Gozatu

    Aurkeztu kupoia eta zure NANa zentrora iristen zarenean, eta gozatu sustapenaz.

Zeintzuk dira mugapenak?

Kutxabank Zorionak Zuri opari-kode bakoitza behin bakarrik erabili daiteke.

Kode bakoitzak doako esperientzia bat eskuratzeko aukera ematen du, establezimendu bakoitzak bere fitxan adierazten dituen zerbitzuetan.

Argitaratuta ez dagoen beste edozein zerbitzu zentroan bertan abonatuko da, establezimendu bakoitzaren ohiko tarifa eta arauei jarraikiz.

Sustapenean parte hartzen duten zentroek erabilera-baldintza edo mugapen zehatz batzuk izan ditzakete, zentro bakoitzaren fitxetan aurretik kontsultatu beharko dituzunak.

Zalantzak eta gorabeherak

Sustapenarekin loturiko edozein zalantza argitu edo gorabehera konpontzeko, honako webgune honetan aurkituko duzun harremanetarako orria bete behar duzu: www.zorionakzurikutxabank.es